XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ez da harritzeko: hamabi kilometra ondo... eta iherika guk ez jakin!.
Laster ohartu ginen hargatik ez duela hainitz balio izitzea: ez dela lurrean baino irrisku gehiago holako untziarekin itsasoan.
Bainan... goazen emeki eta ez gaiten itsaso zabalean, leihorretik urrundu gabe, sar.
Errearoaren hogoi-ta bata zen: goizeko zazpiak.
Jada iguzkia zeruan gora.
Hirur orro handi egin zituen untziak, norbeitek nunbeit min handi bat egin balio bezala, eta emeki-emeki abiatu zen Amerikari buruz.
Mundu bat agur eta agurka ari zen leihorretik.
Baziren han-hemenka nigarrez ari zirenak ere.
Senhar bat, anaia bat eta adichkide bat bera nola doakionari bihotzean zimiko handisko bat egitea, nor harri?.
Bai, gu ere orduantche orhoitu ginen Eskual-Herriaz, eta gogorat ethorri zitzaizkun pertsulari famatu baten kantuak:Herrialde guzietan toki onak badira,
Eta gu atzerrirat ginoazin, omen tcharreko herri batetarat!.
Ezin ahantzizko eguna!.
Bainan ohartu gabe, itzaliak ziren leihorrean agurka ari ziren jende maiteak, itzaliak itsas-hegiko etche pollitak, itzaltzen ari jada urrunean mendiak.
Eta bihotzean ilhundura pichka-pichka batekin, gure Uztariztar lagunaren arintzeko, kantuz hasi ginen:Ara nun diran mendi maiteak
Ara nun diran zelhaiak.
Basherri eder churi churiak